XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) jende horrek zekarren itxura ondo gogoan dut.

Oinutsik zetozen, edo oinak trapuekin nahiz sandalia hautsiekin estaltzen zituzten.

Batzuek arrasto urdinezko uniformeak zeramatzaten, baina beste batzuek zirtzila besterik ez.

Buruak soilduta zekartzaten.

Asko hezurdura ibiltariak besterik ez ziren, tifusa eta horrelako gaixotasunak jota.

Ilara luze haien artean alferrik saiatu nintzen, nire amona tartean aurkitzeko esperantzarekin.

Gerrako azken egunetan Terezinen gas-ganbarak eraikitzeko agindua eman zuten.

Gasaren bidez gu hiltzea, edo aintzira batean itoaraztea zen haien asmoa.

Europan ez zen judu bat ere bizirik utzi behar.

Gure askapena iritsi zenean, Terezingo gas-ganbarak ia amaituta zeuden.

Gertakizunen azkartzeak salbatu zigun bizia.

Begiraleak, aliatuek harrapatuko ote zituzten beldurrez, kontzentrazio-esparruko dokumentuak erretzen saiatu ziren.

Paper zatiak, erdi erreak, airean zebiltzan.

Hilketaren eta oinazearen arrastoak ezabatu egin behar ziren.

Erretegiko errautsik gehienak, non kontzentrazio-esparruko hildakorik gehienak erre baitzituzten, desagertarazi egin zituzten.

Haurrak beren burua eskaintzera behartu zituzten, ondoko erreka batera hondarrak botatzeko.(...)